XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XI.1. ELKARREN MENPEKO ANALISIA Orain arte ikasi dugun ohizko erregresioan, ikasketa egin aurretik aldagaiak bi multzo desberdinetan honela banatzen genituen.

Batean, azaldu nahi genuen aldagaia kontsideratuz.

Bestean, aldagai independenteak edo azaltzaileak.

Erregresio ortogonalak, ordez, aldagaiak multzo bakar batean kontsideraturik ikasten ditu.

Aldagai guztiak dira, bada, bide batez, azaltzaileak eta azalduak, hau da, betebehar baliokideak dituzte.

XI.2. ERREGRESIO-ZUZEN ORTOGONALA ETA HONDAR-BARIANTZA Ohizko erregresioan bezala, erregresio ortogonalaren helburua espazioaren puntu-hodeian zuzen bat doitzea da.

Doikuntza, lehen bezala berriro ere, erizpide hoberen bati jarraituz egingo dugu, aukeratutako erizpidea errore koadratikoa txikiena izatea izango delarik.

Zertan datza, bada, erregresio honen ezberdintasuna? Erregresio-errorearen definizioan, hain zuzen.

Errorea kasu honetan balio ohartu eta balio estimatuaren arteko desberdintasuna ez baita.

Erregresio ortogonalean, definitzen den errorea, balio ohartutik zuzenera dagoen distantzia euklidearra da.